2015-04-08

patata iten ai gaitun/k




Azkenean lurra lehortu da ta patata egiteko parada izan dugu, 


Leundatarrok taldean lanean baratzean





Tipulak plastiko beltzarekin babestu ditugu belar gehiegirik atera ez dadin...
  
 Babak loretan daude ta hilabete barru uzta biltzea espero dugu....


2014-09-22

negutegia


Aurten negutegia montatu dugu Ataunen. Eguraldia dela eta, barazki asko galdu dira, tomatea esaterako. Datorren  urteko uzta hobetzeko jarri dugu.

 Bestalde, aurten berenjena ugari izan dugu
 

Eskarola ederki doa...

 eta azak ere bai


2014-02-11

Neguko Berriak


Aurtengo negua xelebre xamar doa. Aurreko hileko hegoiak kalabazak usteldu zituen eta oraingo hotzak azelgak moteldu ditu.

 Baratzean azaldu da Romanesku berezi hau, kolore ezberdinetakoa.
 Hona hemen azalore soroa, erdia dagoeneko jan dugu.
 Eskarolak estali egiten ditugu hostoak xamurtzeko
Azkenik Atxikoria ere lotuta hostoak zuritu eta goxatzeko. Atzekaldean Bruselasko azatxoen landareak.

2013-11-18

Hur xigortuak


Negu giroa heldu zaigu, eta baratzan lan egiteko girorik ez dagoenez, barruko lanetan ari gara.
Aditu batzuen arabera Urteaga izenak hur hitza du oinarrian  (Urretxuk bezala...), eta gurean behintzat horrelaxe gaude, hurritzez inguratuta.  
Udazken honetan ere uzta oparoa jaso dugu, eta betiko moduan kiloko poltsetan (4€/poltsa) eramateaz gain, poteetan jarri ditugu hurrak, zuritu eta labean xigortu ondoren. Gainontzeko apartekoekin batera eramango ditugu, pote bakoitza 2,5 € tan.
 

Hurrak bildu ondoren aste batzuetan egunez eguzkitan lehortzen dira, eta aurten urria oso egokia izan da lan horretarako. Ondo lehortutakoan has gaitezke txikitu eta zuritzen. Zurituta daudela labetik pasatzen ditugu, 200 gradutan 5-7 minututan.







 Labetik atera bezain pronto sartzen ditugu poteetan, horrela berotasunagatik lortzen da airerik gabe kontserbatzea potean.



2013-10-01

Udako mermeladak

 Aurten eguraldi xelebrea izan dugu, baina halere udan fruta dexente jaso dugu, eta mermeladak egiteko aprobetxatu dugu. Hemendik aurrera aparteko moduan eramango ditugu banaketara. 250 gramoko poteak dira, eta 2,50 € izango dute prezioa. Gainontzekoekin bezela, ontziak berrerabili egingo ditugu, beraz bueltatzea komeni da.

Hauek dira udan egin ditugunak:
-Mugurdia edo franbuesa
-Aran gorria eta horia
-Klaudia arana
-Sagarra eta ruibarboa
-Tomate berdea
-Mertxika edo melokotoia

Etiketak ere ipini dizkiegu, "ItsasoEKOur" izenarekin ( "ur", Urteaga eta Urkulegi baserriengatik).

Segidan prozesuaren adibide bat, azkena egin duguna, melokotoiarekin. Oso antzekoa da beste frutekin ere. Melokotoia etxeko paretaren kontra daukagu, haize eta hotzarengandik babesteko, bestela nahikoa errez gaixotzen dira inguru hauetan.


Melokotoiak bildu, zuritu, txikitu eta azukretan beratzen utzi, gau osoz. Azukrea ere ekologikoa erabiltzen dugu, hirutik bateko proportzioan gutxi gorabehera


Hurrengo goizean egosi, eta ondoren limoi zuku pixka bat nahastu.

 Poteak esterilizatu egin behar dira ur irakinetan, eta mermelada beroa dagoela sartu bertan.

 Tapak (beti berriak) ere ur irakinetan eduki, potea itxi eta buruz behera utzi, hoztu arte.



 Hemendik aurrera ere izango dugu gehiago egiteko aukera, madari, piku, mahats, sagar,.... eta neguan kiwiekin.




2013-04-07

Badator Udaberria



udaberria badator poliki-poliki. azak igotzen hasi dira eta ilarrak berriz loretan.
 azak

lonbardiako azak


bruselako azak

ilarrak neguko hotzei ondo aurre egin diete eta loreak ematen hasi dira

orain udako espinakak landatzen ditugu eta azelgak ere .


 hauek iazkoak dira eta laister igoko dira baina oraindik hosto ugari emango dute


uztailen ereindako azenarioak uzta oparoa eman dute. azkenaekoak datozen bi saskiak beteko dituzte


2013-02-12